Andoaingo Sanjuanak 2017

Udal Bandaren kontzertua, uretan blai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 26a, 02:00

Euriari aurre eginez, kontzertu bikaina eskaini zuen Andoaingo Udal Musika Bandak Goikoplazako frontoian igande arratsaldean.

[Bideoa] [Argazkiak]

Kronika:

Mikel Emezabalen zuzendaritza pean, honako errepertorioa eskaini zuen Bandak: Sway (konponketak: Andrea Ravizza); John Williams in conccert (konponketak: Paul Lavender); Basque Rhapsody (Melvin Shelton); Pepita Greus (Pascual Perez Chovi); Mecano (konponketak: Azael Tormo); eta, Deep Purple Medley (konponketak: Toshishiko Sashashi).

Eguraldi txepelak zenbait ikusle frontoitik erretira arazi bazituen ere, bertan geratu ziren beste hainbat, eta horien fideltasuna eskertzeko kontzertua amaitu eta gero berriro ere Basque Rhapsody jo zuen Bandak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!