Zizurkil, Herriarteko pilota txapelketatik kanporatua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 26a, 02:00

Oiartzun gailendu zaie zizurkildarrei finalaurrekoan eta haiek jokatuko dute finala, uztailaren 1ean, Azpeitiaren aurka. Zizurkildarrek 2-1eko emaitza lortu zuten Oiartzunen, joaneko jardunaldian. Itzulerakoan ordea, kadeteen mailako partida irabazi ondoren, jubenil eta nagusien mailako partidak galdu egin zituzten. Tanteoa Oiartzunen aldekoa zenez, haiek lortu dute finalerako txartela. Nolanahi ere, ibilbide bikaina gauzatu dute zizurkildarrek Herriartekoan.

Argazkiak
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!