Andoaingo Sanjuanak 2017

Haur parkea Ondarreta ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 26a, 02:00

Astelehen honetan amaituko dira San Juan jaiak. Eguraldiaren iragarpena dela eta, hainbat ekitaldi tokiz aldatuko dira. Haur parkea, esaterako, goizez eta arratsaldez Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian izango da. Eguerdian erabakiko dute haur danborradaren ibilbidea aldatu edo ez.

Ekainak 26, astelehena. Egitaraua:

Ekainak 26, astelehena
11:30-13:30 Haur parkea Ondarreta ikastetxean.
13:30 Agintarien harrera laurogei urteko aiton-amonei udaletxe aurrean.
14:00 Laurogei urteko aiton-amonen bazkaria Basteron.
17:00-19:30 Haur parkea Ondarreta ikastetxean.
17:00-19:00 Egurrezko joko erraldoiak Makaldegian.
18:00 Haur danborrada ikastetxeetako ikasleen parte hartzearekin, Zumea plazatik Goikoplazara.
19:30 Dantza saio erraldoia Goikoplazan:
-Funky emanaldia La Salle-Berrozpeko eta Klaap dantza eskolako ikasleen emanaldia.
-Zumbaton: Zuena elkarteko emakumeak eta Pame-zumbako ikasleak. EGURALDI TXARRAREKIN LA SALLEKO JOLASTOKIAN.
22:30 Cavaltheos Foc pirotekniazko kalejira Juanita Alkain plazatik Goikoplazara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!