Andoaingo Sanjuanak 2017

Egun handia Andoaingo Sanjuanetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Axerien eguna da gaurkoa, baina berezia izango da Andoaindarra elkartekoentzat ere. Lehen aldiz aterako baitute danborrada. Azken asteetan gogor entseatzen aritu dira eta gaur iluntzean egingo dute estreinaldia.

Egitaraua:

Ekainak 24, larunbata
09:00-15:00 Colombaire usakume tiroketa Pagamendin.
11:00-13:00 Xakea Goikoplazan. 
11:00 Umeen eta gazteen eskuzko finalak Arraten.
11:00 Meza nagusia San Martin parrokian, Alberto Agirre abesbatzak kantatua.
12:00 Axeri-dantza Goikoplazan. 
13:00 Kantu kalejira, txalapartaz lagunduta, Goikoplazan hasita.
14:30 Txuleta jatea Goikoplazan. Ondoren Sakatu elektrotxarangaren irteera.
18:00 Bizikleta festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarriko ditu.
18:00 Herri kirolak Goikoplazan. Aizkoran, trontzan, korrika Xabier Zaldua-Donato Larretxea eta Aratz Mugerza-Jon Rekondo. Aizkora, trontza: Leire Astiazaran eta Itxaso Onsalo. Iparraldeko jokoak: Jose Martin Bustinza Tubi Euskadiko txapelduna (lastoa bota, lastoa altxa eta ingude altxatzea).
18:45 Andoaindarra elkarteko danborradaren irteera Goikoplazatik.
19:00 Plaza dantzak Nafarroa plazan. 
19:15 Bikoteen kros mistoa. Irteera Goikoplazan hasi eta helmuga Pio Barajo kalean. 5 kilometrotako ibilbidea.
19:30 Bertso jaialdia Goikoplazan: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Xebastian Lizaso, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Ion Beloki. 
22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan. 
22:45 Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna Goikoplazan.
23:30 Trio Medianoche taldea: Boleroak, balsak eta latinoamerikako erritmoak.
23:15-03:00 Gatibu eta Laket Nafarroa plazan.

Ekainak 25, igandea
10:30-14:00 Artisautza azoka Goikoplazan.
11:00-11:30 Patata tortilla lehiaketa Goikoplazan.
11:00 Mugaz taldea, Konbo gaztea eta Azelain ballet elkartea Goikoplazan.
12:15 Patata tortila lehiaketaren sari banaketa Goikoplazan.
12:30 Ardo dastaketa eta patata tortilla pintxoak Goikoplazan.
12:30 Olagain txistulari taldearen eta gonbidatuen kontzertua Goikoplazan. 
16:00 Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren irteera Goikoplazatik.
16:30 Pilota partidak Arraten: Palako gazteen finalak, zestako gazteen finalak eta zestako nagusien finalak.
16:30-20:00 3x3 Saskibaloi torneoa Nafarroa plazan. Izen-ematea: Ganbara tabernan ekainaren 25ean.
17:00-20:30 Artisautza feria Goikoplazan.
17:30 Triana taldea Goikoplazan.
18:15 Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren helmuga Plazaola kalean.
18:30 Gora Kaletxiki txaranga, Juanita Alkain plazatik abiatuta.
18:30 Soinuak musika eskolako ikasleeak Goikoplazan. 
19:00 Tomaxen abenturak: “Festara” haur antzerkia Erretore-etxeko belardian.
19:15 Batukada feminista, Nafarroa plazatik Goikoplazara.
20:00 Kontzejupe pilota partidak Goikoplazan.
20:00 Udal musika eskolako banda Goikoplazan.
22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.
22:45 DJ Bull eta disko festa Nafarroa plazan.
22:45 Bakartxo & Joseba dantza eskolaren erakustaldia Goikoplazan: tangoa, salsa, funky, sabel dantza eta melburne shuffle.

Ekainak 26, astelehena
11:30-13:30 Haur parkea Goikoplazan.
13:30 Agintarien harrera laurogei urteko aiton-amonei udaletxe aurrean.
14:00 Laurogei urteko aiton-amonen bazkaria Basteron.
17:00-19:30 Haur parkea Goikoplazan.
17:00-19:00 Egurrezko joko erraldoiak Makaldegian.
18:00 Haur danborrada ikastetxeetako ikasleen parte hartzearekin, Zumea plazatik Goikoplazara.
19:30 Dantza saio erraldoia Goikoplazan:
-Funky emanaldia La Salleko eta Klaap eskolakoen emanaldia.
-Zumbaton: Zuena elkarteko emakumeak eta Pame-zumbako ikasleak.
22:30 Cavaltheos Foc pirotekniazko kalejira Juanita Alkain plazatik Goikoplazara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!