San Juan suaren inguruko ospakizuna urtez urte osatzen eta aberasten ari dira. Funky dantza taldeko kideak, Buruntzantzan eta Txanbolin taldeez gain ikasle gazteek ere ikuskizunean parte hartu nahi izan dute. Musika, antzerki eta dantza ikuskizun ederra osatu dute.