Azken urteetako tradizioari eutsi eta urnietarrek San Juan bezperako suarekin batera Akelarrea ospatuko dute Plazido Muxika plazan. Gaueko 21:00etan hasiko da ospakizuna San Juan plazan, sorginen bilkura eta dantza erakustaldiarekin. Dantzariak Buruntzantzan perkusiojoleen erritmora dantzan ibiliko dira San Juan plazatik Plazido Muxika plazaraino. Hantxe, sorgin dantza eta Akelarrea antzeztuko dituzte. Gaueko 22:30ean sua piztuko dute, Txanbolin txistularien bandaren emanaldia hastearekin batera.