Suak ikusteko toki gutxi egongo dira udaletxearen balkoia baino egokiagoak. Elizondo etxea, akaso, eta baita San Martin elizako kanpaidorrea ere. Udaletxeko balkoiak, ordea, xarma berezia du. Bertatik bideratzen baita jaien hasierako suziria, eta neurri handi batean, ekitaldia udaletxeari begira egiten da. Gaur arte, udaletxea San Juan suaz gozatzeko aukera hori oso lagun gutxiren esku zegoen. Asko jota, bi dozena. Eta horien artean gehien gehienak Udal ordezkariak.
Aurtengoan Andoaingo Udalak, alkate eta zinegotziekin batera, San Juan sua eta haren inguruan antolatzen diren ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du. Eta adi, zeren eta izena emateko epa zabalik dago oraindik. Hamar lagunek izango dute zorte edo ohore hori eta aukeraketa zozketa bidez egingo dute.
Ekimenak lehen egunean hainbat herrikideren interesa piztu zuen, deialdia egin eta berehala hogei eskaera jaso baitziren.