Baserrietako ateak, bisitarientzat zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 22a, 02:00

Abian da, laugarrenez, ‘Ongi etorri baserrira’ ekimena. Jakien jatorria ez ezik, baserriak ere barru-barrutik ezagutzeko aukera paregabea. 

B

izkaia eta Gipuzkoako baserri askotako ateak zabalik izango dira uztailaren 7an eta 8an. Bertan ekoizten diren produktuen jatorria ezagutu, eta baserritarrekin solasean aritzeko aukera eskaintzen du urtero ‘Ongi etorri baserrira’ ekimenak. Enba, baserritarren sindikatuak abiarazi zuen duela lau urte, baserritarren lana balioetsi, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko loturak indartu, edota hiri eta landaguneetako herritarren arteko elkarbizitza estutzeko asmoz. 

 

Asteasuko Bulano EZAGUTZEKO AUKERA

Zortzi baserrik parte hartu zuen ekimenaren lehendabiziko urtean eta hogeita hamarretik gora izango dira aurten. Eskualdean, Asteasuko Bulano baserriko ateak izango dira zabalik. Esne-behiak dituzte, eta haiek duten lanerako modua ezagutzeko aukera eskainiko dute, uztailaren 8an, 11:00tan hasita. Urrutira joan gabe, Urnietako Eula sagardotegia eta Adarrazpi baserriko ateak ere zabalik izango dira. Nahi izanez gero, gainera, bazkari-dastaketa ere kontrata daiteke, Adarrazpikoekin aurrez hitz eginda.

Ustiakuntza ezberdinak ezagutzeko modua eskaintzen du ‘Ongietorri baserrira’ ekimenak: ardi-gazta, larre-behiak, basogintza, txerriak, sagardogintza, txakolina, oilaskoak, marrubiak, baratzegintza… etab.

Baserriren bat bisitatzeko asmoa duenak, www.ongietorribaserrira.eus/eu/ webgunean aurkituko du beharrezko informazio guztia, baita facebook eta twitter sare sozialetan ere. 

 

Indarra hartuz DOAN EKIMENA

Urtero errepikatzeko asmotan antolatu zuten lehen edizioa, eta urtez urte indarra hartzen ari da ‘Ongi etorri baserrira’ ekimena. Bisita daitezkeen baserrien zerrenda luzatzen ari da, eta bisitari kopurua ere goruntz doa. Bisitaldietarako izen-ematea lehenbailehen egitea komeni da, beraz. Elikagaien jatorria ezagutzeaz gain, egun polita pasatzeko aukera eskaitzen du ekimenak, doan gainera. Zenbait baserritan, umeentzako tailerrak antolatuko dituzte eta produktuak erosteko aukera ere zabalik izango du beste zenbaitek. 

 

Izen-ematea, zabalik

Non: www.ongietorribaserrira.eus.

Izen-emateko azken eguna: Ekainak 30, ostirala.

Oharra: Bisita zein baserritara egin nahi den eta zenbateko taldea joango den zehaztu behar da.

Ekitaldia: Uztailak 8, larunbata. 11:00. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!