Amina Chaairiren margolanen erakusketa, Plazida Otañon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 21a, 02:00

Ekainaren 19an zabalduta, uztailaren 7ra arte ikusgai da Amina Chaairi marokiarrak eginiko lanen erakusketa, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gelan:

Argazkiak

Margoa eta birziklatutako materialak uztartuz, bilduma koloretsu bezain ederra osatu du artistak. Marokoko paisaiak dira nagusi, baina Donostiakoren bat ere tartekatu du bere lanen artean.

Uztailaren 7an, erakusketa bukatzen den egunean, kuxinak egiteko tailerra eskainiko du 17:00etatik 19:00etara (parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena). Erakusketan ikusgai jarri dituen moduko kuxinak egingo dituzte tailerrean, margotutakoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!