Kaotiko taldeak eskainiko du uztailaren 26ko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aurtengo Santio jaietako uztailaren 26ko kontzertua Kaotiko taldeak eskainiko du. 14 urtetik gorako 187 amasa-billabonatarrek egin dute aukeraketa, bozketa bidez. Talde arabarrak lortu du puntu gehien; 79 guztira. Kontzertuari hasiera emanaz, Desira taldea arituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!