Mugikorrak Kongoren alde: eman zure mugikor zaharra arrazoi on bategatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 20a, 02:00

Aurten ere Zubimusu ikastolako DBH3ko ikasleek Social Scienceseko azken proiektuan, Alboan GKEarekin batera, Kongoko biztanleei laguntzeko mugikorrak jasoko dituzte. Erronka, gutxienez iaz baino mugikor bat gehiago biltzea da; hau da, 132:

Ikasturtea amaitu bitartean Zubimusu Ikastolako hiru eraikinetan entregatu ahal da mugikor zaharra.

Alboan erakundearen ekimenarekin bat egin dute ikasleek  “Mugikorrak Kongoren alde” kanpaina indartuz eta “gatazkarik gabeko teknologia” sustatuz. Ekintza humanitarioa da, Alboanen esanetan, “mugikorrak birziklatuz lortutako diruarekin, garapen arloko proiektu humanitarioak egitea” da asmoa Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean. Halaber, egitasmoak ingurumenaren zaintza eta kontsumo arduratsua hartzen ditu aintzat.

Beraz, animatu mugikorra uztera arrazoi on bategatik!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!