Keler nagusi Andoaingo Areto Futbol txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 19a, 02:00

Keler taldeak Andoaingo areto futboleko txapelketa eskuratu du, Txalakari 2-1 irabazi eta gero Allurraldeko kiroldegian gaur eguardian jokatu den finalean.

[Argazkiak]

 

A taldean, DAD Kutxa eta Aker Beltz sailkatu dira hirugarren eta laugarren.

Academia G.F. izan da B Taldeko txapelduna, finalean Lanbroa taldea baino hobea izan baita.

Urtzi Azpirotzek jaso du txapelketako goleatzailearen saria. Iosu Irazustarentzat izan da finaleko atezainik onenari ematen zaion saria, eta Christian izendatu dute finaleko jokalaririk onena.

Hamalau talde aritu dira txapelketa jokatzen, A eta B taldeetan banatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!