Ostruka´s Band taldearen azken kontzertua, Urnietan gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 16a, 02:00

Ostruka´s Band taldeak kontzertua eskainiko du Urnietako HK10 hotelean, gaur 20:30etatik aurrera.

 

Andoaingo Udal Musika Eskolako konboetako bat da Ostruka-s Band, eta hamabi urteetako ibilbidea egin ondoren beste formatuetara pasatzea erabaki du; beraz, taldearekin gozatzeko azken aukera izango gaurkoa.

Anitza da taldearen errepertorioa: Ken Zazpi, Fito, Mikel Laboa, The Beatles, Gari, Boney M., Alaitz eta Maider, Celtas Cortos... Leire Garcia abeslariak jarriko die ahotsa guztiei. Doan da kontzertua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!