Santio jaietako programaren azal lehiaketa abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 16a, 02:00

Santio jaietako programaren azal lehiaketara abian da. Ekainaren 26a izango da lanak aurkezteko asken eguna. Hauexek oinarriak:

  • Villabonako Udaleko kultura sailak 2017ko Santio jaietako programako azalaren lehiaketa atera du. 
  • Lehiaketan parte hartu ahal izateko herrikoa izan behar da eta 16 urtetik gorakoa. 
  • Lan irabazleak 400 euroko saria izango du. 
  • Lanek erabat originalak izan beharko dute. 
  • Azalaren formatua 21x21 cm izango da eta edozein teknika erabili daiteke. 
  • Aurkeztutako azalak honako testua jaso behar du: "Santio Jaiak - Villabona 2017".
  • Lanak aurkezteko epea ekainaren 14tik 26ra. 

Lanak Villabonako Kultura Sailaren bulegoan aurkeztu daitezke, 09:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre txiki bat aurkeztu beharko da eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!