Oriamendi auzoaren 60. urteurreneko argazkien erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 16a, 02:00

Joan zen maiatzaren 1ean Oriamendi auzoaren 60. urteurreneko festa ospatu zen. Auzotar askok hartu zuen parte eta ospakizunak izan zuen oihartzuna ikusita, Pepo Alonso billabonatarrak egunean zehar ateratako argazkiekin erakusketa zabaldu zuten atzo antolatzaileek:

Ekainaren 18ra arte luzatuko da, igandera arte. Gurea antzokiko erakusketa gelan kokatuko da eta urteurren festan Oriamendi auzoan bertan, kiroldegiko bazkarian nahiz ondorengo jaialdian ateratako erretratuak izango dira ikusgai. Argazkiez gain, maiatzaren 1ean Gurea zineman aurkeztu zuten proiekzioa ere eskainiko da aipatu asteburuan.

  • Ekainak 16, ostirala: 18:00-21:00
  • Ekainak 17, larunbata: 11:00-14:00 / 18:00-21:00
  • Ekainak 18, igandea: 11:00-14:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!