Sutea Villabonako Kale Berriko etxe batean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 15a, 02:00

Villabonako Kale Berriko 40. zenbakian, 2. solairuan, Kutxa banketxearen gaineko eraikinean, sutea piztu da gaur goizeko 11:10 aldera, sukaldeak su hartu ondoren. Jabea ez zegoen etxean eta ez dago zauriturik. Suhiltzaileek kontrolpean dute egoera, baina Kale Berria autoentzat itxita dago:

Argazkiak

Inguruko etxeetan kalterik sortu ez bada ere, kea zabaldu egin da eta segurtasun protokoloari jarraituz, blokeko bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!