Iturria Top 10aren bila 'Route du Sud' itzulian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 14a, 02:00

Mikel Iturria 'Route du Sud' itzulian arituko da egunotan. Hilabete eskas da Madrilgo Itzulian erradioburua hautsi zuenetik, baina ondo osatu da. 

Hamar  egun egin zituen errepidean ibili gabe, baina pasa den astean Portugalen korritu zuen, eta ondo ikusi zuen bere burua. Frantzia hegoaldean jokatuko den proban larunbateko mendiko etapan protagonista izaten saiatuko da urnietarra, eta bide batez, Top 10ean sartu nahi du sailkapen nagusian. Erlojupekorik ez du aurten itzuliak, eta horrek iazko 11. postua hobetzeko aukera handitzen duela uste du Euskadi-Murias taldekoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!