Asteasuko igerilekua zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ekainaren 14a

Joan zen larunbatean, ekainaren 10ean, zabaldu zituen ateak Asteasuko igerilekuak. Irailaren 10era arte zabalik egongo dira igerilekua nahiz taberna, astegun nahiz asteburuan zehar:

Argazkiak

Hirugarren urtez, Mila Eizagirre izango da igerilekuko tabernako arduraduna eta tabernari lotuta, hainbat berrikuntza izango da aurtengoan, ordutegiari begira batik bat:
-Astelehenetik ostegunera: 12:00-20:30.
-Ostiraletik igandera: 12:00- 22:30.
-Herriko jaietan eta abuztuan: 12:00-22:30, egunero.
Baina eguraldi txarrarekin, taberna itxita egon daitekeela aurreratu dute.

Igerilekuar, bestalde, 11:00tatik 20:00etara egongo da zabalik denboraldi guztian zehar, irailaren 10era arte, astegun nahiz asteburu. Dagoeneko bonoa eskuratu ez duenak, eguneroko sarrera hartu beharko du. Hauexek salneurriak:
-Egun osorako: Helduak 6 euro / Gazteak 4 euro.
-Arratsaldeko 17:00etatik aurrera: Helduak 5 euro / Gazteak 3,5 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!