Santioetako kontzertuko musika taldeak aukeratzeko prozesua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 13a, 02:00

Amasa-Villabonako Udaleko kultur sailak bideratuta, aurrera doaz Santio jaietako uztailaren 26ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko parte-hartze prozesuarekin:

Datozen hiru egunetan, oraintxe bertan hasita, zuek proposatutako taldeak bozkatzeko aukera izango da, baldin eta disponibilitate eta aurrekontuaren inguruko baldintzak bete badituzte. Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira:

-Amasa-Villabonan erroldatuta egotea.
-2003. urtean edo lehenago jaio izana.

Bozketa ekainaren 16ko (ostiraleko) gauerdiraino luzatuko da. Hau da, ekainaren 13an, 14an, 15ean eta 16an bozka daiteke.

Sartu ondorengo linkean (bozkatzeko epea ireki eta gero), zure jaiotze-data eta NAN zenbakia sartu eta hor ikusiko dituzu bozkatzeko arauak:

http://villabona.gobernuirekia.eus/ 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!