Behar Zana pilota eskolan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 13a, 02:00

Behar Zana pilota eskolan 2017-2018 ikasturterako izena emateko epea zabalik da. Ekainaren 23a izango da azken eguna. Jarraian eskainiko diren modalitateak eta informazio zabalagoa:

Taldeak finkatu gabe dauden arren (matrikularen ondoren zehazten dira) egunak erabakita daude.

Eskeiniko diren modalitateak joko garbia, eskua eta pala izango dira eta Amasa eta Villabonako frontoiak erabiliko dira.

Datorren ikasturterako entrenamendu egunak honakoak izango dira:
-4. maila bitarteko haurrak: Astelehenetan eta asteazkenetan.
-5. eta 6. mailakoak: Astearte eta ostegunetan.
-Matrikulazioa 16 urtekoei ere irekia dago, pilotari federatuei zein palan hastapenak egin nahi dituzten emakumeei.
-Nesken pala saioak: Astearte, ostegun eta ostiraletan.
-Joko garbikoen entrenuak: Astearte eta ostegunetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero (kuotak, egutegia, ordutegiak etab), bi bide luzatu dituzte:
-E-maila: beharzanapelota@gmail.com.
-Telefonoa: 600375352 edo 688685982.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!