Eskola Txikiek euren festa ospatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 12a, 02:00

Gipuzkoako Eskola Txikiek Arroa Behean ospatu dute aurtengo festa. Irekiera ekitaldi ofizialaren ondoren jarri zuten martxan egun osoko egitarau oparoa. Eguraldia lagun, ederki gozatzeko aukera izan zuten Gipuzkoako txoko ezberdinetatik gerturatutako guztiek. Bertan izan ziren Zizurkil, Aduna eta Larraulgo haur, guraso eta irakasleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!