Irati-Itsasne eta Loidi anaiak irabazle Iturzaeta txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 12a, 02:00

Txapeldunek Rakel-Alaine emakumeetan eta Mateo-Aritz gizonezkoetan izan zituzten aurrez aurre finaleetan. Jokaldi ikusgarriak eta partidu lehiatuak ikusi ahal izan zituzten Sorabillara larunbatean bertaratu ziren pilota zaleek.

[Argazkiak]

Final erdiak eta finalak larunbatean bertan erabaki ziren; bidean, Amagoia-Olatz, Ugalde ahizpak, Arberas-Mujika eta Borrero-Torregaray bikoteak geratu ziren.

Bestalde, Urrutia-Baltasar eta Peñalvo-Perez bikoteak aritu ziren norgehiagoka pala apustuan; lehia gogorraren ostean, Peñalvo-Perezek irabazi zuten Txalaka jatetxean afariaz gozatzeko aukera.

Ana Carrere alkateak eta Joxe Mari Iturzaeta pala jokalari handiaren anai Luisek banatu zituzten sariak, amaiera emanez berriz ere arrakastatsua gertatu den VI. Iturzaeta binakako pala txapelketari. Hurrengo asteetan, afizionatuen mailako Iturzaeta txapelketari ekingo zaio, Arrateko pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!