Ikusmin handia sortu zuen Aberne filmaren estreinaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 12a, 02:00

Ikusmin handia sortu zuen atzo iluntzean Irati Santiago Mujika billabonatarrak ekoitzitako 'Aberne' filmak. Ilara luzea sortu zen Gurea antzokiaren kanpoaldean eta bi emanaldi eskaini ziren, 19:30etan bata, 20:00etan bestea:

Argazkiak

15 minutuko film laburra amaitu ondorenean, filmeko protagonistek hitz egin zuten; Janire San Sebastian Aberneren papera betetzen duen zizurkildarrak eta Agurtzane Intxaurragak, Aberneren amarena egiten duenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!