Gazte eguneko kontzertuaren bozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 10a, 02:00

Beste urte batez, uztailaren 26ko kontzertua herritarrek aukeratuko dute, Gazte egunekoa, hain zuzen. Bi fase izango ditu bozketak eta Internet bidez egingo da.

Bozketaren baldintzak:
 

Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2003. urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: kontzertubozketa@gmail.com

Taldeak proposatzeko epea ekainaren 8an hasi eta ekainaren 11n 00:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.

Behin proposatutako talde guztiak dauzkagunean, konprobatuko dugu ea talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen dituen:

1. Uztailaren 26an Villabonan jo ahal izatea.

2. Ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.

Bigarren fasean, ekainaren 13an hasi eta ekainaren 16ko 00:00etan bukatuko da, eta bertan bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da. Dena den, talderen bat proposatu duzuen guztioi gogoraraziko dizuegu berriz ere.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!