Hogar Extremeñoren jaialdia ospatu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 10a, 02:00

Kulturen musika eta dantza jaialdi koloretsua ospatu da bart arratsean Basteron, Andoaingo Extremaduraren Etxearen kultur astearen barruan.

[Argazkiak]

Lasarte-Oriako Erketz, Zambra Sevillanas eta Senblante Rociero taldeak hartu dute parte jaialdian; eta horiekin batera, Ermuako La Flor del Tomillo taldea (Extremadurako folklorea) eta Andoaingo Zuena elkarteko Zunba taldea eta kiroldegiko funky taldea.

Kultur astea azken txanpara heldu da, eta gaur miga eta toka txapelketak, mahai jokoak eta areto futbola iragarrita daude. Bihar, azkenik, 18:00etan kultur asteari amaiera emango zaio, sari banaketekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!