Lucia del Carmenentzat adinekoenaren oroigarria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 8a, 02:00

Lucia Del Carmenek jaso du aurtengo oroigarria Hogar Extremeño elkartearen Kultur Astean, bertan parte hartzen duen pertsonarik adinekoena izateagatik.

Ana Carrere alkatearen eskutik jaso zuen oparia, Extremaduraren Etxean atzo egin zen ekitaldian. Argazkian, Ignazio Gomez Extremadurako Etxearen presidentearekin, Ana Carrere alkatearekin, Juani alabarekin eta Maider Lainez PSE-EE alderdiko ordezkariarekin ageri da.  

93 urte ditu Lucia Del Carmen Garciak; 1924ko otsailaren 54an Guareña herrian (Badajoz) jaio zen, gurasoez eta zazpi senidez osatutako nekazari jatorriko familia baten baitan. Gaztetan Extremaduran neskame jardun ostean, Gipuzkoarako bidea hartu zuen. Bertan Antonio Galan ezagutu zuen eta harekin ezkondu eta familia osatu zuen. Jatorriz Extremadurakoa zen senarra ere, Montanche (Caceres) herrian jaioa. Bi alaba eduki zituzten; alarguna da Carmen egun. Andoainen bizi dira bere zenbait iloba eta biloba.

Atzoko ekitaldian Carmen horietako batekin, Juanirekin agertu zen. Gaur egun hiru lekuetan banatuta igaro ohi du urtea: Andoainen, Guareñan eta Tarragonan (bere bigarren alabaren etxean). Urte mordoska dauzka gainean emakumeak, baina hala behar denean, txintik atera gabe ekiten dio Extremaduratik Andoainera errepidez dauden zortzi-bederatzi orduko ibilbideari. Zoriontsu sentitzen da dagoen tokian dagoela ere, eta aitortzen du poltsoa hartu eta Donostian paseoan ibiltzea nahikoa izaten duela munduko pertsonarik alaiena izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!