SD Euskalduna taldearen zuzendaritza talde berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 8a, 02:00

Zuzendaritza berria dauka Euskalduna Futbol taldeak, larunbatean egin zen urteko batzarraren ostean. Gerardo Abrego da presidente berria; Iñaki Gurrutxaga presidente ordea, Joxe Mari Setien idazkaria, Joxe Mari Gaztañaga diruzaina, eta azkenik, Ramon Iriarte, Salva Parada, Mikel Zubeldia, Jose Maria Landa, Juan Luis Anton eta Xabier Ezkurdia Batzordekideak.

Hamar urte egin ditu aurreko zuzendaritzak, Jose Angel Huizik zuzentzen zuenak, eta honako kideak izan dituena: Javier Garcia (presidente ordea), Javier Zatarain (idazkaria), Jose Maria Estibariz (diruzaina), eta Pedro Martinez, Gerardo Abrego, Xabier Ezkurdia eta Juan Luis Anton batzordekideak. Ikusten denez, Abrego, Ezkurdia eta Anton dira zuzendaritza taldean jarraituko duten bakarrak.
Larunbateko urteko batzarrean kirolari eta ekonomiari dagozkien txostenak aurkeztu eta onartu ziren, eta aldi berean, 2017-2018ko aurrekontua azaldu zen.

FUTBOL ESKOLA
Bestalde, taldeak jakinarazi duenez, ekainaren 19, 20 era 21ean eman ahal izango da izena Futbol Eskolan; 2006, 2007, 2008 eta 2009a jaiotako neska eta mutilek edukiko dute aukera horretarako, Ubitarte futbol zelaiko bulegoan, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!