Aldundiaren eta garapen agentzien arteko hitzarmena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 8a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko Tokiko Garapen Agentzi guztiek ekonomia sustapenerako hitzarmena sinatu berri dute, lau urteko iraupena izango duena. Beterri-Buruntza eskualdearen ikuspegitik, egitasmoa garrantzia handikoa da, eskualdeko Udalak ere sinatzaileen artean baitaude. 

Elkarlanerako dokumentua Markel Olano diputatuak eta Garapen Agentzietako lehendakariek sinatu zuten Foru Aldundiko kontseilu gelan egindako goi-mailako bileran. Buruntzaldeko udalerrien izenean Andoaingo Udaleko Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria saileko zinegotzi Jon Zuluetak sinatu zuen hitzarmena. 
Eskualdeei garrantzia eman zien Olanok: “Gipuzkoa lurralde lehiakor eta aurreratuagoa izan dadin, ezinbestekoa da elkarlana sustatzea eta estrategia bateratuetan indarrak batzea. Eskualde guztiak indartsuak izanik soilik lortuko dugu Gipuzkoak aurrera egitea”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!