San Juan sua udaletxeko balkoitik ikusteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 7a, 02:00

Andoaingo Udalak, alkate eta zinegotziekin batera, San Juan sua eta haren inguruan antolatzen diren ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du. 

Interesa duenak andoain.eus webgunean, Atarian eta Bastero kulturgunean izena eman dezake zozketarako, datorren ekainaren 21a baino lehen. Zozketa ekainaren 22an izango da eguerdiko 12:00etan hasita. Zozketa horretan bost izen aterako dituzte, bakoitzak nahi duen laguntzailearekin San Juan suaz gozatu ahal izateko.

 

San Juan sua

Bestalde, auzoz auzo San Juan sua egin nahi dutenek baimena eskatu beharko dute. Inprimakian sua egin nahi duten tokia eta arduradunaren datuak zehaztu beharko dituzte.
Epea: Ekainak 18.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!