Jon Gaztañaga futbol kanpusa, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Ekainaren 26tik 30era, Jon Gaztañaga futbol kanpusa egingo dute zizurkilgo Danena futbol zelaian. 9 eta 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako ekimena da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera. www.jongaztanagakanpusa.com webgunean aurki daiteke informazio gehiago, baita izen-ematea egin ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!