Behe Nafarroako mendietara, Aizkardi mendi taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 6a, 02:00

Aizkardi mendi taldeak irteera antolatu du datorren iganderako (ekainak 11), Behe Nafarroa aldera. Iratitik abiatuko dira Burdingurutzetara (1124m). Mendibel (1402m), Arthanolatze (1523m) eta Eskalerako (1467m) gailurrak igaro ondoren, berriro Iratira itzuliko dira, GR10 jarraituz.

Izena eman nahi duenak, 649 71 71 82 telefono zenbakira deitu behar du 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardi aretora gerturatu ostegunean ordutegi berdinean, ekainaren 8a baino lehen.
Ekainaren 11n, goizeko 06:30etan abiatuko dira parte hartzaileak Olaederra kiroldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!