Herriartekoa

Finalistek adierazpenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 5a, 02:00

Unai Mendizabal irabazlearentzat,  “final aurreko saioekin alderatuta, nabarmen egin zuen gora Haritzek finalean. Josebak bere ohiko mailari eutsi zion eta nik ez nuen nahi adinako brillorik erakutsi”. Oihana Iguaranentzat, aldiz, "Ez genuen nahi adina gozatu finaleko saioan, baina lehiatik harago, oso lagunarteko giro polita sortu zen eta harro geratu ginen horrekin".

Finalaren kronika, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaran finalisten adierazpen guztiak, bertso aukeratuak, Igotz Alkortaren eta Ion Belokiren iritziak..., guztia Aiurri hamaboskarian. Harpidedunek etxean jaso dute, kioskoetan salgai dago 2 eurotan.

Kioskoak:

 

Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Zizurkil: Ogi-zuri okindegia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!