Haurren Euskal Jaialdi gozagarria ospatu da Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 16a, 02:00

Giro ederrean ospatu da 29. Haurren Euskal Jaialdia Andoainen. Eguraldi kaskarraren eraginez, Ondarretako ikastetxeko aterpera eraman behar izan da festa.

[Argazkiak] [Bideoa]

Taldeak Euskal Herriko bazter ugarietatik hurbildu dira Andoainera, euskal folkloreko dantzekin eta euskal kantutegiko abestiekin gozarazteko publikoa.

Hona gaurko edizioa bildu diren taldeak, Andoaingo Urki talde antolatzaileaz gain: Lasarte-Oria, Berriz, Lizarra eta Uztaritzeko dantza taldeak, Zarautz, Loatzo eta Andoaingo trikitilari taldeak, Villabonako Eresargi Abesbatza, Loatzo Musika Eskolako txistulariak, eta, Soinua Musika Eskolako ikasleak.

Andoaindarra, Belkoain Berri, Irunberri, Kotoi, Peña Santa Krutz eta Zumeatarra elkarteko kideek hamaiketako bikainak prestatu dituzte dantzari eta musikari guztientzat, eta horiek makina bat familien etxeetan bazkaldu dute ostean.

Arratsaldean festa luzatu egin da, erromeria eta guzti, Ondarretan berriro hala beharrez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!