Iturzaeta memoriala, eguraldiaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 4a, 02:00

Igandean mutilen final laurdenak, eta nesken finalaurrekoak eta finala jokatzekoak dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, Sorabillan bertan erabakiko dute partidak jokatuko diren ala ez. Beti ere, eguraldiaren arabera izango da.

[Argazkiak]

Ostiraleko oharra:

Igandean mutilen final laurdenak, eta nesken finalaurrekoak eta finala jokatuko dira. Partidak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira. Adi egon daitezela aurtengo parte hartzaileak, pala afari apustua nork jokatu igande arratsaldean erabakiko baita zozketa bidez.

Ostiral ilunabarrean emakumeei dagozkien sailkapen faseko partiduak jokatu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!