Eskaintza kiroldegian:
• Igeriketa 1. maila (-6).
• Igeriketa 2. maila (-6).
• Igeriketa 3. maila (+6).
• Tenisa (+6).
• Patinajea (+6).
• Spinninga (+14).
• Zumba (+14).
Interesa dutenek Bertan bulegoan edo udal kiroldegian eman dezakete izena. Ekainaren 10ean hasiko da kiroldegiko udako denboraldia.
Igerilekuetarako bonoa
Udako kanpaina osorako balio dute eta bi eskaintza daude: banakako bonoa, 51 eurokoa, eta familia bonoa, 102 eurokoa. Txartel horiek kiroldegian eskura daitezke, eta Urnietako igerilekuetan bakarrik erabil daitezke. Era berean, igerilekura sartzeko bakarrik balio dute, ez kiroldegiko beste guneetara.
Udako ordutegia
Kiroldegia:
• Astelehena-ostirala:
08:30-22:00.
• Larunbata, igandea, jaiak:
09:00-21:00.
Sarobeko ikastaroak:
• Pilates jarraipena.
• Pilates hastapena.
• Gazte funky (+16).
• Gazte funky (12-15).