Behar Zana elkartearen 71. urteurreneko ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 3a, 02:00

Atzo arratsaldean ekin zitzaien Behar Zana elkartearen 71. urteurreneko ospakizunei. Gaur eta bihar emango zaie jarraipena:

Argazkiak

Duda-mudazko eguraldiagatik, atzo arratsaldean, bolatokian beharrean Berdura plazan egin zen sagardo eta txorixo dastaketa. Jende ugari gerturatu zen eta giro polita sortu zen, aterpean bada ere. Bola tiraldia bertan behera geratu zen. Erraldoi eta buruhandiak kalean barrena ibili ziren, dultzaineroekin batera, haur eta helduen gozamenerako.

Gaur eta bihar jarraitu egingo du festak. Hauxe asteburuko egitaraua:

Ekainak 3, larunbata

10:00 V. Xake txapelketa (elkartean).

16:00 Pilota eskolako haurren joko garbi partidak. Jarraian, haurren eskuzko txapelketa finalak.

19:00 Meza hildako bazkideen omenez.

20:15 Bazkideen afaria.

23:15 Behar Zanako danborrada.

Ekainak 4, igandea

09:00 Diana Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearen eskutik.

11:00 Errebote partida.

14:30 Gonbidatuen bazkaria (elkartean).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!