Udaltzaingo sailerako udaltzain laguntzaileen lan-poltsa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 2a, 02:00

Zizurkilgo Udalak Udaltzaingo sailerako Udaltzain laguntzaileen lan-poltsa osatu nahi du, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko. Oinarriak, jarraian:

Lan-poltsa horretan sartu nahi duten pertsona guztiek ‘curriculum vitae’ eta eskaera orri normalizatuak aurkeztu beharko dituzte, behar bezala beteta.

Eskaera-orri horiek Udal bulegoetan eskuratu ahal izango dituzte.

-Derrigorrezkoa: Euskarako 2. Hizkuntza eskakizuna, eskola graduatua edo baliokidea, ‘B’ gidabaimena (dokumentazioa aurkeztu behar da).

-Eskaerak aurkezteko epea: Ekainaren 14a arte (egun hori barne) 09:00etatik 14:00etara bitartean.

-Eskaerak aurkezteko tokia: Udaletxean edo Pasus plazako Udal bulegoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!