Ekimen bikoitza Andoainen, indarkeria matxistaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 2a, 02:00

Indarkeria matxistari aurre egiteko Andoaingo Udalak bi ekimen jarri ditu martxan azken aldian, eta horien berri eman du egunotan. 

DIAGNOSTIKOA

Andoaingo udalerrian ematen den indarkeria sexistaren errealitatea eta beraren inguruan dauden iritziak biltzea eta azaleratzea izango da diagnostikoaren helburua. Biolentzia kasuen datuak, iritziak eta eginbeharrak identifikatuko dira, etorkizunean egoera horien prebentzioa eta arreta lantzeko, eta erakundeen arteko protokoloa martxan jartzeko.

UDALEN SAREA, EUDELEKIN
Erakundeen arteko elkarlana errazteko asmoz, Udala Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalen Sarearen partaide egin da. Helburua Tokiko gobernuek kudeatzen dituzten programa eta zerbitzuak koordinatzea da, Eudelen babespean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!