Poxta Zahar elkarteak esker ona adierazi die Gazte Festetan parte hartu dutenei: “Inoiz baino biziago gaudela erakutsi dugu asteburu honetan. Ostiraleko Gymkanan bildu zen jendetza, edo larunbateko bazkarirako mahairik gabe gelditzea horren lekuko garbiak dira. Gure eskerrik beroenak festan parte izan zareten herritar guztiei! Egapeko kontzertuetan zein kaleetan zehar asteburua alaitu zigutenei ere gure eskerrik bero eta goxoenak”. Larunbat honetako paella jatea bertan behera utzi dute, Gazteizko Errekaleorren aldeko manifestaziora joateko.