Gazteart ekimena aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 12a, 02:00

Erasmus+, gazteen formaziorako Europa mailako programa bat da. Programa horren baitan abiarazi dute Gazteart ekimena Azpeitia eta Zizurkilgo Udalek eta Azpeitiko Kultur Mahaiak, Italiako Napoli hiriko ENNEa elkartearekin batera. Sormen artistiko plastikoa edo grafikoa duten gazteei zuzendutako ekimena da eta Italian, zein Euskal Herrian bi egonaldi egitea ahalbidetuko die parte hartzaileei.
 

Ekainaren 5etik 30era egongo da zabalik ekimenean izena emateko aukera. Curriculuma eta motibazio gutuna aurkeztu beharko dute interesdunek, eta beharrezkoa izango da gutxieneko ingeles maila izatea. 1988 eta 1998 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako programa da, eta ez dago ikasketei edo formakutzari lotuta.

Astebeteko truke bikoitza egingo lukete gazteek aipatutako bi herrialdeetan: urriko bigarren astean Euskal Herrian, eta abenduko lehenengoan, Napolin.

Aiztondo bailarako sei gazteri, eta Urola ERdiko beste seiri emango zaie ekimenean parte hartzeko aukera. Proiektua ERasmus + eta Udalek finantzatuko dute arren, parte hartzaile bakoitzak 90 euro ordaindu beharko ditu; 60 euro langabetu edo familia ugariko kide direnen kasuan.

Zizurkilgo alkate Joxe Mari Luengo, Ainara Larrañaga Azpeitiko Kultur zinegotzia eta Izaro Zinkunegi, Azpeitiko Kultur Mahaiko ordezkaria izan dira aurkezpen ekitaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!