Herri batzarrean nahiz Txoribox ekimenean parte hartzeko deiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 1a, 02:00

Herritarren artean adosteko gai garrantzitsuak dituztela ikusirik, ekainaren 7an, datorren asteazkena, herri batzarra egingo dute adunarrek kultur aretoan, 19:00etan. Ondorengo gaiak izango dituzte hizpide.

1. Eraikinen ikuskatze teknikoaren (EIT-ITE) inguruan informazioa

Zer da EIT-ITE?
EIT-ITE-a eraikinean egiten den begi bistako inspekzio edo ikuskatze bat da eta bere helburua, eraikina aztertu eta bere egoerari buruzko informe edo txosten bat egitea da. Goi mailako teknikari batek (arkitektoak) burutu behar du eta eraikinaren kontserbazio egoera aztertzeaz gain, bere azalerari eta instalazioei buruzko datuak ere biltzen dira eraikinaren eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko.
Eusko Jaurlaritzak agindu ditu ikuskapen lanak eta Adunako Udalak bitartekaritza lanak soilik egiten ditu.   

Nork pasa behar du EIT-ITE-a?
-2017ko ekainetik aurrera, 50 urteko aintzintasuna duten eraikuntza guztiek.
-Eraikuntzaren bizitza luzatzeko, hauen irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru laguntzak eskuratu nahi dituzten eraikuntza guztiek (adina eta erabilera edozein izanda ere).

Zein epe dago horretarako?
Urtebeteko epea izango da ikuskapen edo inspekzio hori egiteko, hau da, 2018ko ekainaren 27ra arte.

Udalaren betebeharrak:
-EIT-a egitera derrigortuta dauden eraikinen jabeek, beren betebeharrekin konplitzen dutela ziurtatzea.
-Eusko Jaurlaritzari ikuskapen txosten hauek igortzea.

2. Kamioko etxebizitzak

Aspaldi dabiltza Udaleko kideak garapen honi irteera eman nahian. Azken aldian pausoak ematen ari dira eta honen inguruan herritarrak informatzeko beharra ikusten dute. Bestalde ezinbestekoa zaie galdeketa egitea eta etxebizitza horiek zer nolako interesa sortzen duten jakitea. Ondorioz, interesatuak batzarrera etortzea edo bestela Udalarekin harremanetan jartzea EZINBESTEKOA dela adierazi dute. Proiektuaren bideragarritasuna eskaeraren araberakoa izango da. Hala ere izena eman edo interesa agertzeak ez du inongo konpromisorik hartzera behartzen.

3. Txantxaneko lokala

Adunako Udalak Txantxane azpiko lokala erosi du eta gaiaren inguruan hitz egiteko beharra ikusten dute. Udalean ideiak aztertzen ari dira (Liburutegia, haurren lokala etab…) eta interesa duten herritarrei batzarrera etortzeko deia luzatu diete, haiekin batera hausnartzeko.

HERRI BATZARRAREN DEIALDIA
Eguna:
Ekainak 7, Asteazkena
Ordua: 19:00
Tokia: Kultur aretoa

 

TXORIBOX – HEGAZTIENTZAKO JANTOKI TAILERRA

Joan zen martxoan txorien habia-kutxak eraikitzeko tailerrak egin ondoren eta eduki zuen harrera ona ikusita, oraingoan hegaztientzako jantokiak egiten ikasteko tailerra antolatu dute Adunan.

Parte-hartzaileek ekainaren 2rako eman beharko dute izena. E-mail bidez udala@aduna.eus helbidean edo udaletxera bertaratuz.

Tailerraren lehen zatia Kultur aretoan izango da, bigarrena aldiz kalean. Martxoan jarritako habia-kutxen jarraipena ere egingo da.

EGUNA: Ekainak 6, asteartea
ORDUA: 16:00-19:00
TOKIA: Kultur aretoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!