Urkiolara irteera ekainaren 13an, San Antonio egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 1a, 02:00

Aiztondo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak irteera antolatu du datorren ekainaren 13an Urkiolara, 60 urtetik gorako Aiztondoko herritarrentzat:

Irteeran parte hartzen dutenek, Urkiolako zelaietan goiza igaro ondoren, Azpeitian bazkaldu eta Orion igaroko dute arratsaldea.

23 eurotan, menu ederra bazkaltzeko aukera izango dute: Entsalada, urdaiazpikoa, arrain pudina, piper beteak, frijituak, txahalki biribila, tarta izozkiarekin, kafea, ardoa, ura.

Izena emateko epea ekainaren 6an amaituko da, datorren asteartean. Aiztondoko bulegoetara joanez edota 943 693 930 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.

Irteera ordua

  • Larraul: 08:00etan
  • Alkiza: 08:15etan
  • Zizurkil: 08:30etan
  • Aduna: 08:45etan

Ordainketa autobusean bertan egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!