Nerabeen eta sare sozialen inguruko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko eka. 5a, 02:00

“Nerabeak eta teknologia digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean” izenburua daraman hitzaldia eskainiko dute Basteron ekainaren 7an eta Lekaion ekainaren 8an. Batik bat guraso eta hezitzaileei zuzentzen zaie hitzaldia.

Jon Altuna eta Nere Amenabar Fishernet Hezkuntza-Teknologia UPV/EHUko irakasleek emango dute hitzaldia. Bertan azalduko dituzten ideien laburpena aurreratu nahi izan dute: “Teknologia digitalen erabilerak, abantaila ugari ekartzeaz gain, arrisku batzuen aurrean jartzen gaitu, ezinbestean, esate baterako: Ciberbullying-a, Sextinga, edo Grooming-a, besteak beste. Teknologiaren erabilera desegokiei buruz hainbat ikerketa egin ondoren, jakin badakigu nerabe batzuk bereziki kalteberak direla arrisku horien aurrean, batzuetan arauak bete gabe eta erabilera-gomendioei kasurik egin gabe aritzen direlako. Horregatik, behar-beharrezkoa da guraso eta hezitzaileok esku hartzea, era hezitzailean, gazteek eta nerabeek Internet eta sare sozialak arduraz erabil ditzaten lortzeko”.

 

Instantean1 lehiaketa Andoainen

Bestalde, gaiarekin loturik, esan behar da ekainaren 10ean jakingo direla Instant1 programak martxan jarri duen argazkien eta bideoen lehiaketaren emaitzak. Andoaingo Gazte Lokalak parte hartze aktiboa izandu aipatu lehiaketan, dagoeneko 566 irudi aurkeztu baitira. Bertan parte har dezakete Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek, bakarka edo taldean, eta “Instagram” sarea da egindako lanak erakusteko euskarria.

Nerabeek sare sozialen erabilera egokia sustatzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak Andoaingo Udalarekin eta herrialdeko beste zenbait udalekin garatzen duen “Kultura digitala” ekimenaren barruan kokatzen da Instant1ean programa.

Urnieta

Urnietan dagoeneko lehiaketa egin dute eta sari banaketa ekitaldia asteazken honetan izango da arratsaldeko 18:00etan Gaztelekuan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!