Amasahara erakusketaren irekiera ekainaren 2an Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 31a, 02:00

Datorren ostiralean, ekainak 2, Saharako herritarren argazkiekin osatutako argazki erakusketa zabalduko da Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gelan:

Maiatzak 20 eta Oporrak Bakean programek aurkezten dute erakusketa, 21 erretratu eta artelanez osaturikoa izango da. Nora Urbizu billabonatarrak iazko udan ateratako argazki bilduma da eta ekimenetik lortutako dirua haur sahararrei laguntzeko baliatzen da. Dagoeneko herri ugaritan jarri da ikusgai erakusketa eta Zizurkilen txanda izango da oraingoa. Erakusketaren irekiera ekitaldia 18:30etan hasiko da. Haimma sahararra jarriko da plazan eta 19:00etan proiekzioa eskaintzearekin batera, datil eta tearen dastaketa egingo dira. Era berean, hurbiltzen direnei foto cola egingo zaie jantzi sahararrekin. Bestalde, Ander Ortiz de Muruak boligrafismo teknika erabiliz obra bat egingo du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!