Hasi dira plaza berritzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 30a, 02:00

Zizurkil Goiko Pello Mari Otaño plaza erabat itxura aldatuta dago dagoeneko. Gaur goizean egin dituzte zuhaitza kentzeko lanak eta datozen hilabetetan, plaza berritzeko lanak egingo dituzte. Ehun urtetik gora zituen zuhaitzari betiko agur esateko garaia iritsi da. Beste batek hartuko du bere tokia lanak amaitzen dituztenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!