Hitzaldiak ekainean, Zubimusu ikastolaren eskutik Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 30a, 02:00

Umeen atxikimendua eta Baby Lead Weaning metodoa hizpide izango dira ekainaren 3an eta 10ean, Zubimusu Ikastolak antolaturiko hitzaldi zikloan:

Zubimusu Ikastolak umeen heziketan eta zaintzan sakontzeko asmoz, bi hitzaldi antolatu ditu MeitaMaitiekin elkarlanean. Ekaineko lehen bi larunbatetan izango dira hitzorduak. Lehenengoa, atxikimenduari eta ume-eramatearen ingurukoa izango da. Gloria Urkola arduratuko da hitzaldia emateaz eta Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean izango da, ekainaren 3an, goizeko 10:30ean.

Urkolaren aburuz, “ume-eramaile bat sistema logistiko bat baino gehiago da”. “Haurdunaldin umea soinean eramaten dugu eta sistema hori da haurrak ezagutzen duena. Jaiotzen denean, jarraipen hori beharrezkoa da”, dio.

Bigarrengo hitzaldian, BLW – Baby Lead Weaning deritzan elikadura korronteaz hitz egingo da. Hau da, pure eta ahirik gabeko elikadura osasungarriaz. Ainitze Ondarra adituak metodoa zertan datzan eta nola eraman praktikara azalduko du. Aipatu metodoaren arabera, sei hilabeteko haurrei bularreko esneaz edo esne artifizialaz gain, elikadura osagarria ematen hasi behar zaie, elikagai solidoak, hain zuzen eta ez esnea ordezkatzeko baizik eta elikadura osatzeko, haurraren dieta askotarikoa izan dadin. Umea familiarekin batera esertzen da mahaian, janariak probatzeko eta esperimentatzeko aukera emanez. Guzti horren berri emango du Ondarrak ekainaren 10ean, Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan. Saioa goizeko 11:00tan izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!