Mendian, naturaz gozatuz, Fleming eskolako ikasle eta irakasleak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 30a, 02:00

Inguruko parajeak ezagutu eta naturaz gozatzeko helburuak burutzeko asmoz, joan zen ostiralean, Fleming ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek mendi irteera egin zuten:

"Ziklo bakoitzak bere ibilbidea egin zuen eta ondoren, Amasan elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta jolasteko. Txikienak Larreatik bueltan, erreka inguruko ibilbideak ematen dituen aukerak aprobetxatuz igo ziren. 2. ziklokoak  Komizar parketik zehar, ibilaldi luzeago bat egin zuten eta handienak berriz, Loatzora igo ziren.

Bero handia egin zuenez, gorputza freskatzeko aukera eman genien eta ederki pasa zuten. Arratsaldean nahikoa jolastu ondoren, eskolara itzuli ginen nekatuta, baina, aldi berean pozik. Egun ederra pasa genuen!".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!