Senidetze festa Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 27a, 02:00

Aiztondoko eta Segundo Montes komunitatearen arteko senidetze festa egin dute larunbat eguerdian, Adunan. Ohikoa denez, El Salvadorreko komunitateko kideei harrera egin diete Adunako, Asteasuko eta Zizurkilgo ordezkariek.

[Argazkiak]     [Bideoa]

Adierazpenak:

Josu Amilibia, Adunako alkatea:

  • “Gaurkoa egun pozgarria da Atlantikoak bereizten dituen bi komunitateen arteko anaikidetzea ospatzen baita. Gaurkoan ere gure konpromisoa irmoa da. Zuen beharren, zailtasunen eta ilusioen jakitun gara. Eta horregatik laguntza ematen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu. Izan zaiteztela ongietorriak”.

Miriam Granados, Elsi Hernandez. Segundo Montes:

  • Segundo Montes komunitatearen izenean Elsi Hernandezek esker ona adierazi du: “Eskerrak ematera etorri gara. Pertsonalki oso pozik nago zuen bizimodua neure begietatik ezagutzera etorri naizelako. Elkartasun sareak luzaroan iraungo duela espero dugu. Anaikidetza sinatu zenetik 24 urte pasa dira. Gerra Zibiletik gentozen orduan, eta analfabetismoa handi samarra zen. Zuen laguntzari esker komunitatea pauso sendoekin aurrera doa. Dagoeneko gure bizilagunen %90-95ak ur edangarria dauka euren etxebizitzatan. Eta hori zuei esker izan da”.

 

Joxe Mari Luengo. Zizurkilgo alkatea:

  • “Gure artean egonaldi ona izatea opa dizuet, eta nola ez elkartasun osoa adierazi nahi nizueke”.

Pili Legarra, Asteasuko alkatea:

  • “Ez da kasualitatea aurten bi emakumezko izatea bisitan etorri direnak. Izan ere emakumezkoak komunitatean lan garrantzitsua egiten ari dira. Zaindu beharreko alorrad a eta bide horretan jarraitzeko animoak eman nahi nizkizueke”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!