Antzerkiaren ospakizuna, Katramilaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 27a, 02:00

Katramila taldeko helduek atzo ekin zioten antzerkiaren jaialdiari Kontukontero antzerki obrarekin, eta gaurkoan Katramila eguna ospatzen ari dira antzerkizale guztiak.

[Argazkiak: Zumea plaza | Bastero]

Eguardian, "Amona Joxeparen istorioak” antzeztu du Patata Tropikala taldeak Zumea plazan. Eguardiko 12:00etan, berriz, Phil Otajole antzezlariak "Mr. Pichichi" antzezlana eraman du Bastero plazara.

Katramila taldea osatzen duten kide guztiak bazkaltzen ari dira une honetan Ondarreta ikastetxeko jolas tokian, Arratsaldean, gazteen talde ezberdinek ikasturte osoan prestatu dituzten antezlanak taularatuko dituzte Basteron 16:30etatik aurrera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!