Maiatzak 27, larunbata
- 09:30-10:00 Urnietako XXIV. Argazki Digital Rallyaren izen ematea Lekaio kultur etxean.
- Oinarriak: www.urnieta.eus
- 10:00 Diana, Txanbolin txistulari bandarekin.
- 10:00-13:30 Puzgarriak eta jokoak txikienentzat Egape ikastolako jolaslekuan.
XI. URNIETA DANTZAN JAIALDIA EGAPE DT-K ANTOLATUTA
- 11:00 Dantzarien topagunea Egape Ikastolan; jarraian saioak herriko plaza eta kaleetatik zehar.
- 12:00 Txikien saioa San Joan plazan.
- 13:00 Emanaldi berezia denen guztien parte hartzearekin Plazido Muxika plazan (Eguraldi txarrarekin Kiroldegian).
- 12:00 Poteoa gurpil gainean, Poxta Zaharrek antolatua.
- 14:00-16:30 Herri bazkaria Idiazabal kalean, Poxta Zaharrek antolatuta.
- 16:30 Jokoak Idiazabal kalean Poxta Zaharrek antolatuta.
- 18:00-19:00 Inoiz irakurri al dizute adimena? Bada garaia orduan! Jon Zabal mentalistaren “Medium” ikuskizuna. Helduentzat saioa gazteleraz, San Joan plazan. Eguraldi txarrarekin Sarobera aldatuko da.
- 18:00-20:00 Elektro txarangaren kalejira Idiazabal kalean.
- 18:30 Kaledantza ekimena. Idiazabal kalean hasera emango zaio dantza herrikoi saioari. Jarraian, beste kaleetan zehar zabalduko dira dantzak.
- 23:00-3:30 Kontzertuak Egape ikastolan Poxta Zaharrek antolatuta: Azken trena, Kalera eta DJ Txankleta.